Ahal-Dugurekin bilera 06/02/2020

posted in: Berriak | 0

Otsailaren 6an bilera bat izan genuen Elkarrekin-Podemosekin.

Lege Proposamenaren egungo egoera zein den jakin nahi genuen, bereziki, taldeak Lege Proposamenaren bideragarritasuna zalantzan jarri ondoren. Diruaurrekontuetarako ituna egin ondoren, abenduaren 20an izandako bileran hauxe adierazi zigun Podemos taldeko legebiltzarkide batek: “Lege Proposamena dagoen bezala ez dela bideragarria ez legalki ez ekonomikoki”.

Orduko hartan, konpromiso hau hartu zuten: Lege Proposamena bideragarria izateko beharrezkoak diren zuzenketak zehaztuko zituztela.

Gero jakin genuen Legebiltzarreko Mahaian zuzenketak aurkezteko epea luzatu egin zela.

Bozkaren emaitza Legebiltzarreko mahaian:

   Epea luzatzearen alde: 4 = 2 EAJ, 1 PSE eta 1 Podemos.

   Epea luzatzearen aurka: 1 EHBildu

Podemosek zuzenketak aurkezteko epea luzatzearen alde bozkatu zuen, prozedura gehiago atzeratzen lagunduz, eta hala egin zutela erantzun ziguten “adeitasuna” ohiko praktika parlamentarioa baita. Guk espero genuen “adeitasuna” gurekiko eta babesten omen duten kausarekiko izango zuketen.

Horri lotuta, Podemosen (ez EBan) sumatu dugun jarrera desberdina aipatu zitzaien. Aurrekontuen ituna sinatu aurretik (ez zegoen arazorik LPa babesteko) baina ondoren aurkitu dituzte lege “hutsuneak” LPari babesa eematea eragozten dietenak). Beraien ustez, informazioa transmititzean, agian, akats bat egon dela adierazi dute. Sinetsi egin nahi diegu.

Azkenik, hauek dira gure kolektiboarekin hartu dituzten bi konpromisoak:

  • Hauteskundeak aurreratzen badira: hauteskunde-programa egiten dutenei gurea programan sartzeko esatea, orokorrean bada ere. Informazioa emango dute.
  • Legealdiak aurrera jarraitzen badu: LParen alde bozkatu ahal izateko, beren iritziz, beharrezko zuzenketak egiteko eta aurkezteko konpromisoa hartu dute.

Espero dezagun lehenbailehen aurkeztea. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia iritsi denez, espero dezagun Podemosek ez laguntzea Lege Proposamenaren tramitazioa luzatzen.