Auzi-Orokorra edo Talde-Erreklamazioa

Adostuz elkarteak Auzi-orokorrean batu diren 2.042 bazkideen Talde-erreklamazioa  Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendariari aurkeztu zion 2019/03/07an.

Adostuz elkarteak Auzi-orokorraren bigarren txandan batu diren 163 bazkideen Talde-erreklamazioa  Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendariari aurkeztu zion 2019/04/17an.


1.- Nork erreklamatzen du? ADOSTUZEK

Adostuzek bere bazkideak hartzen ditu haren baitan eta horrela nahi duten bazkide guztien indemnizazioak erreklamatzen ditu.

2.- AUZI OROKORRAK norbanako erreklamazioaren pausu berberak jarraitzen ditu:

FASE ADMINISTRATIBOA:

  • Hezkuntza Sailari erreklamazioa egin, ezezkoa jasoko duzun arren edota erantzunik ere ez.
  • Gorako Errekurtsoa Sail berberari berriro ezezkoa edota erantzunik ez jasotzeko.

FASE JUDIZIAL, ADMINISTRAZIO-AUZIA:

  • Auzi Administratiboa
  • Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusia
  • Auzitegi Gorena
  • Europako Auzitegia

Prozesu guztiaren amaieraraino heltzea oso garestia denez  bakarka egiteko, “Auzi Orokorra” edo “Talde-Erreklamazioa” egitea  planteatu genuen. Baina, tamalez, orain arte ezin izan dugu prestatu,  eta horregatik jo izan duzue askok norbanako prozesua egitera.

3.- “Auzi Orrokorra” honetara Adostuzeko edozein bazkide sar daiteke.

Adostuzeko bazkideek bakarrik hartzen dute parte “Auzi Orokorrean”. Hori dela eta, aldez aurretik bazkidetu beharko du Adostuzen.

Prozesuan aurrera dihardutenek ez dute bertan behera utzi behar, ez dute etsi behar.

Bestalde, bateragarria da bi prozesuotan DENBORA BEREAN egotea, hau da, NORBANAKOAN ETA KOLEKTIBOAN. Gainera, uste dugu oso komenigarria dela Orokorrean edo Kolektiboan izatea nahiz eta aldez aurretik Norbanakoan egon.

Une batean edo bestean EAEko Justizia Nagusira  edota Epaitegi Gorenera jo behar izanez gero, “Auzi Orokorrean” jarraitu  ahal izango genuke.

Oharra:  Kasu berezi batzuk ikertzen ari gara: hitzarmen orokorraren eraginpean dauden zerbitzu eginkizunetan ibilitako irakasleak.

Prozesu  honetan planto egin daiteke edozein delarik gorago aipatutako fasea.

4.- “Auzi Orokorrak” izango duen kostua:

Fase ADMINISTRATIBOA: elkarteak 1.500 euro+bez-a; eta 6 euro+bez-a bazkideko.

AUZIAREN fasea: (EAEko Epaitegi Nagusiraino): elkarteak 2.000 euro+bez-a; eta 6 euro+bez-a bazkideko.

Epaitegi Gorena: Elkarteak 1.000 euro+bez-a; eta 5 euro+bez-a bazkideko.

AURREKO HIRU FASE HORIETAN EZ DA PROKURADOREARI ORDAINDU BEHARREKOA SARTZEN.

Adminisrazio-Auziko fase horretan prokuradorea beharko dugu, eta horretarako aurreko prezio horien arabera kudeatuko dugu. Ez dugu notario gasturik izango. Abokatu-talde horri gu errepresentatzeko boterea emateko epaitegian bertan APUD ACTA delakoa egin eta dohainik aterako zaigu.

BAZKIDE BAKOITZAK 25 EURO JARTZEA ERABAKI DUGU

5.- Kasu bereziak:

Hemen duzue Abokatuek agertu diren kasu bereziei buruz emandako informazioa.

Kobratzeko eskubidea duen Titularra zendu denean:

Haren indemnizazioa jasotzeko eskubidea jaraunspeneko ondasunera pasatzen da. Hori dela eta,  oinordekoek erreklamatu ahal izango dute haiei dagozkien kuotetan. Horretarako, haien eskubidea justifikatu beharko dute testamentu bidez, oinordekotza bidez ea…

Gizarte-segurantzako errejimenera pasatutako klase pasiboko funtzionarioak:

Aplikagarriak diren arauetan (LOE-ko 2. transiziozko xedapena eta Hitzarmeneko 68. artikulua) ez dago ezer erreklamatzeko eskubideak murrizten dituenik; beraz, eskubidea daukatela uste dugu.

Erretiratzean Administrazio Orokorrean zeuden irakasleak:

Bai, badaukate kobratzeko eskubidea, baina haien erretiro eraginkorreko Administrazioa eta lanpostua kontuan hartuta, eta lanpostu eta Administrazio horiei dagozkien araudiaren arabera. Dena den, kasu bakoitzean ikusi beharko da zer dioen borondatezko erretiroaren araudiak.

Horiek “Auzi Orokorra” erreklamazioan sartuko lirateke erretiratu zireneko lanpostuko araudiaren arabera.

Irakasle erretiratu berria, edo orain dela 4 urte baino gutxiago erretiratua:

Adostuzen talde-erreklamazioan parte hartu ahal izango du orain, horrek gerora begira beste edozein erreklamazio egiteko ez baitio inolako trabarik suposatuko. Dena dela, mementu honetan ez dagokio  bi erreklamazio egitea.