Historikoa


2017ko azaroan ADOSTUZ Euskadiko Irakasle Jubilatuen elkartea sortu genuen borondatezko erretiroagatiko “Lan-hitzarmenak” araututako kalte-ordaina errebindikatzeko. (185/2010 DEKRETUA ren 68. artikulua, EHAAn 2010ko uztailaren 16an argitaratua,).

Akordioak indarrean jarraitzen du eta Kalte-ordaina jasotzeko eskubideak dirau, nahiz eta Diru-aurrekontuen legeek  urtero  “etenda” utzi duten. 

Adostuz sortu genuen lehen unetik sindikatuekin bildu gara eta harremanetan jarraitzen dugu CCOO, ELA, LAB eta UGTrekin. Era berean, Legebiltzarreko alderdi politikoetako ordezkariekin bildu gara.

Gure eskaera Arartekoari helarazi diogu eta berak gure eskubideak dirauela aitortzen du.

Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordea

Egindako lanaren ondorioz Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean gure aldarrikapena azaltzeko aukera izan genuen 2017ko abenduaren 4an. Alderdi guztien aldeko jarrera positiboki baloratu genuen.

Legez Besteko Proposamena (LBP)

Adostuz eta alderdi politikoen arteko elkarrizketa asko izan ondoren, legez besteko proposamen bateratua aurkeztu genuen Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta Alderdi Popularak defendatua.

Proposamena maiatzak 3an onartua izan zen Legebiltzarrean, non gure aldarrikapenak jasotzen diren: suspentsioa bertan behera gera dadila eta 2012tik hona borondatezko erretiroagatiko kalte-ordaina ordain dezatela; hartarako, urte anitzeko plana egiteko eskatu zuten.

Elkarretaratzeak

Aipatutako LBPa onartua izan ondoren, eta Adostuz-i emandako babesa ikusita, alderdi politikoekin zein sindikatuekin hitz egiteari ekin genion berriro, 2019ko diru-aurrekontuetan gure aldarrikapena aintzat har dezaten eta Legebiltzarrak onartutako LBPa gauza dadin.

Negoziazioetan indar handiz parte hartzeko, honako hiru elkarretaratze antolatu genituen:

Legebiltzarraren aurrean, Sabin Etxearen aurrean eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Oso arrakastatsuak izan ziren kontzentrazioak eta CCOO, UGT, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek elkartasuna adierazi ziguten.

Lan-baldintzen akordio berria

Sindikatu guztiekin biltzen ari gara negoziatzen ari diren Lan-baldintzak arautzen dituen akordio berrian borondatezko erretiroagatiko kalte-ordaina ken ez dezaten.

2019rako egingo diren diru-aurrekontuak

Abagune bereziki ona dugu diru-aurrekontuen negoziazioa, gure eskaerari behin-betiko erantzun egokia eman ahal zaio-eta.  Beraz, berriro ekin diogu alderdi politikoekin biltzeari, onartutako LBParekin bat datorren konponbidea lortzeko.