Aurkeztutako Gora Jotzeko errekurtsoen ezespenak amaitutzat eman zuen administrazio-fasea.Orain, administrazioarekiko auzien fase judizial berri bat hasiko da.
Adostuzek 2020ko uztailaren 15ean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien epaitegian Demanda formalizatuz.
Demanda hau erreklamazio kolektiboko 1. eta 2. txandetan parte hartzen duten 2.195 bazkideen ordezkari gisa aurkeztu da; izan ere, aipatutako administrazio-fasea amaituta duen kolektiboa osatzen dute.