LBP onespena eta Legebiltzarran kontzentrazioa 2018/03/05

posted in: Berriak | 0

Aurreko maiatzaren 3an Eusko Parlamentuan Ez Legezko Proposamen (ELP)  bat aurkeztu zen. Proposamen hori Adostuz eta alderdi politiko batzuen arteko elkarrizketa luze eta mamitsuen ondoren atera zen aurrera. Horrela, Ez Legezko Proposamen  bakarra aurkeztea lortu zen Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta Partidu Popularrak adostua eta sostengatua.

Ez Legezko Proposamen horren aurkezpena eta defentsa gure helburuekin bat etorri zen eta, oso ondo aurkeztua izateaz gainera, argi azaldua eta koherentziaz eta sutsu defendatua izan zen.

ELP horrek, labur esanda, Eusko Jaurlaritzari honako hau eskatzen dio:

  1. Borondatezko jubilazioari dagozkion indemnizazioen etenaldia kentzea.
  2. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera jubilatu diren irakasle guztiei haien indemnizazioak  hainbat urtetan ordaintzeko plan orokor bat adostea.
  3. Indemnizazio horiek 2019an hasi eta 2021era artean ordaintzeko plana ezartzea.

Parlamentuko eztabaida amaitu ondoren 38 aldeko botoekin irabazi zuten (Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta Partido Popularrak), eta 37 botoekin geratu ziren (PNV eta PSOE).

Dena den, esan beharra dago PSOE-k, kontrako botoa eman arren, PNV-ri azpimarratu ziola ELP hori oso aukera ona dela irakasle jubilatuekin negoziatzen hasteko haien eskubideak defendatze aldera.

Argi esan behar da oso akordio garrantzitsua lortu zela, batez ere, horrelako alderdi politiko desberdinek elkar hartu zutelako. Horrekin argi ikusten da, alde batetik, gure errebindikazioek duten legitimitatea eta, bestalde,  gure taldea dela alderdi politikoen aurrean irakasle jubilatuen indemnizazioen kontuan haiek ondoen ordezkatzen eta defendatzen dituena. Parlamentariek beraiek onartu zuten haien agerraldietan gure taldeak haiekin izandako jarrera ona eta akordioetara ailegatzeko prestutasuna.

Hori guzti hori prentsa idatzian agertu da, eta parlamentuan bertan ere Adostuz elkartea izan da gure helburuak lortze aldera akordio horren alde lanik gehien egin duena.

EL CORREO

El Parlamento pide al Gobierno vasco recuperar la prima por jubilación voluntaria para profesores

Deia

El Parlamento pide al Gobierno vasco recuperar la indemnización por jubilación para profesores prejubilados

CCOO

CCOO Irakaskuntza con ADOSTUZ en el Parlamento Vasco

UGT

FeSPEuskadi con la asociación ADOSTUZ