Asanbladetan erabaki zenari jarraituz, Adostuz-ek, Euskadiko Irakasle Jubilatuen elkarteak, kontzentrazioa antolatu dugu urriaren 16an Bilbon Sabin Etxearen aurrean. Kontzentrazioan Eusko Jaurlaritzari eskatu diogu ezarri zuen Kalte-ordainen suspentsioari amaiera eman diezaiola eta kobratzeko negoziazio prozesua abian jar dezala.
Kontzentrazioan, partaidetza handiz, Eusko Jaurlaritzaren jarrera agerian utzi nahi izan dugu. Izan ere, EAJk 2012an aldeko botoa eman zion Aralarrek proposatutako legez besteko proposamenari, zeinak eskatzen zuen bertan behera utz zezan urtarrilaren 31ko 2012/9 dekretua- Gainera, EAJk esan zigun Gobernura ailegatzean, aipatutako murrizketa bertan behera utziko zuela eta eskubide osoz dagokigun kalte-ordaina ordainduko zigutela hitz eman zigun hiru aldiz.
Kontzentrazioaren amaieran, Adostuz elkarteak Andoni Ortuzar jaunari zuzendutako eskutiza irakurri dugu eta ondoren Sabin Etxean entregatu dugu.