2026ko urtarrilaren 29ko EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIAN (osteguna) 252/2025 DEKRETUA argitaratu zen, abenduaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartzen duena.

Argitaratutako akordio arautzaile berri honetan (252/2025 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa), jada ez da aurreikusten borondatezko erretiro aurreratuagatik kalte-ordaina jasotzeko aukera.

Adostuzek ezin dituenez beste erreklamazio kolektibo batzuk abian jarri erretiro aurreratua hartu duten irakasle berriak lanean has daitezen, amaitu egin da elkartzeko prozedura.