Adostuz 2012tik aurrera borondatez erretiratu garen EAEko irakasle jubilatuok sortutako elkartea da.
Unerik garrantzitsuenen historia
4.545 irakasle elkartu gara Lan-baldintzen Akordioan ezarritako borondatezko erretiroagatiko kalte-ordaina ordain diezaguten. (185/2010 dekretuko 68. artikulua, EHAAn 2010ko uztailaren 16an argitaratua).
Lan-baldintzak arautzen dituen aipatutako akordioak oraindik dirau, baina Euskadiko Diru-aurrekontuen legeak “eten” egin du.
2010 eta 2011n borondatez erretiratu zirenek “Lan-hitzarmenak” araututako kalte-ordaina jaso zuten. 2012. urteaz geroztik ez dugu kobratu “krisi ekonomikoa” dela eta urtero EAEko diru-aurrekontuen legearen 19.11 artikuluan “kalte-ordainak etenda” geratu dira (EZ EZABATURIK).
2012az geroztik, irakasle erretiratu asko plataforma batean bildu ginen, krisiarekin galdu genuen erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzeko eta administrazioarekin negoziatzeko, eta borondatezko erretiroagatiko kalte-ordaina jasotzeko eskubidearen etenaldia bertan behera uzteko eta urte anitzeko plan batean atzeraeraginez ordaintzeko.
Aldarrikapen hori epe ertainean lor daitekeela uste dugu, eta horretarako babes politiko eta sindikal garrantzitsuak ditugu. Horren aurrean, guztiz beharrezkotzat jo dugu 2012tik erretiratutako irakasle guztiak bilduko dituen elkarte hau sortzea, honako helburu hauekin:
- “Kalte ordainen etena bertan behera gera dadila” eta ezar dezaten urteanitzeko plana atzera eraginez ordaintzeko, kobratzeko eskubideak dirau eta.
- Negoziatzeko krisi garaian galdu genuen eros-ahalmena konpentsatzeko Funtzio Publikoak hartuko dituen neurriak krisi garaian erretiratu garen guztioi ezar diezazkigutela.
2026ko urtarrilaren 29ko EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIAN (osteguna) 252/2025 DEKRETUA argitaratu zen, abenduaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartzen duena.
Argitaratutako akordio arautzaile berri honetan (252/2025 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa), jada ez da aurreikusten borondatezko erretiro aurreratuagatik kalte-ordaina jasotzeko aukera.