EHAA Akordio arautzaile 26/01/29

posted in: Berriak | 0

2026ko urtarrilaren 29ko EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIAN (osteguna) 252/2025 DEKRETUA argitaratu zen, abenduaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartzen duena.

Akordio arautzaile honek uztailaren 6ko 185/2010 DEKRETUA ordezten du, 68. artikuluan borondatezko erretiro aurreratuagatiko kalte-ordaina jasotzen zuena.

Argitaratutako akordio arautzaile berri honetan (252/2025 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa), ez da aurreikusten borondatezko erretiro aurreratuagatik kalte-ordaina emateko aukera, eta erreferentzia hau baino ez da agertzen:

59. artikulua.– Erretiroak.
Gizarte Segurantzaren sistemaren pean dauden irakasleen borondatezko erretiroa gutxienez hilabete lehenago eskatu beharko zaio Hezkuntza Sailari, izapidea eta ordezkapena behar bezala kudeatzen direla bermatzeko.

Pertsona bakoitzaren erantzukizuna izango da Gizarte Segurantzak une bakoitzean ezarritako baldintzak betetzea, dagokion pentsioa jaso ahal izateko. Hezkuntza Sailak izendapena amaituko dio erretiroagatik Administrazioarekiko lan-harremana amaitzeko eskatu zuen langileari, baina ez du erantzukizunik izango erretiro-pentsioaren ondorengo ondorio ekonomikoen gainean, ez eta erretiro-pentsioaren berezko ondorioen gainean ere.