5. txandako Gora Jotzeko errekurtsoa 2022/10/28

posted in: Berriak | 0

Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariak 2022/10/18an emandako ebazpenetan ezetsi egin zen aurkeztutako erreklamazio kolektiboa. Ezesteko ebazpen horien aurka, Adostuzek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2022/10/28an, erreklamazio kolektiboko 5. txanda honetan parte hartzen duten 634 elkartekideen izenean. Guztira 3.651 elkartekidek hartzen dute parte erreklamazio kolektiboko bost txanden artean.