Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa jartzea 2023/02/16

posted in: Berriak | 0

Erreklamazio kolektiboaren 5. txandako administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa jartzea 2023/02/16

Adostuzek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen 2023ko otsailaren 16an Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, demanda aurkeztuz. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko urtarrilaren 12ko Ebazpenaren aurka jarri zen. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Adostuzek jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Demanda hori erreklamazio kolektiboko 5. txandan parte hartzen duten 634 elkartekideen izenean jarri da.