Alkateen ordainsariak eta soldata-igoerak 2023/07/26

posted in: Berriak | 0

Berriz ere, politikariekin, kasu honetan alkateekin, alderatzen garenean jasaten dugun tratu desberdinarekin egiten dugu topo, ez baitute inolako oztoporik Eusko Jaurlaritzaren aldetik ordainsariak eskuzabal eguneratzeko.

Artikulu luze batean, El Salto egunkariak alkateen ordainsarien alderaketa argitaratu du, eta EAJko 27 alkate Estatutik gehien kobratzen duten 100 alkateen artean daude.

El Salto egunkariaren arabera, gehien kobratzen duten alkateen zerrendan ez dira falta hainbat delitu edo irregulartasunengatik salatutako EAJko erregidoreak izan dituzten udalerriak, hala nola Azkoitia, Leioa, Mendaro, Derio, Hondarribia, Berango edo Sestao.

El Salto 2023/07/26: Casi un tercio de los 100 alcaldes del Estado español que más cobran pertenecen al PNV