Hezkuntzako Langileen Batzordearen bilera 2022/07/06

posted in: Berriak | 0

Gaur egun, 3.700 irakasle erretiratuk baino gehiagok sortu dugu Adostuz Elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioan (185/2010 Dekretua – 2010-07-16ko EHAA) jasotzen diren erretiro aurreratuagatiko kalte-ordainak berreskuratzeko. Akordio Arautzailea indarrean dago gaur egun ere.

2022ko uztailaren 6an Hezkuntzako Langileon Batzordean STEE-EILAS, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek jubilazioagatiko kalte ordainaren aldeko sententzia dagoela gogorarazi diote Eusko Jaurlaritzari.

Hain zuzen, ELA sindikatuak adierazi dio Eusko Jaurlaritzari sinatutako Akordio Arautzailea bete behar duela.: “emplazado al Gobierno a  cumplir lo ordenado por el Parlamento respecto al restablecimiento de las primas y al abono de las primas para aquellos/as docentes que se hayan prejubilado durante los años anteriores, puesto que entendemos que es un derecho recogido y negociado en el Acuerdo Regulador de condiciones de trabajo y hay que respetar la negociación colectiva.”

Asmo berarekin, CCOOko ordezkariek ere idatzizko alegazioak aurkeztu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak erantzun du sententziaren aurka helegitea aurkeztuko duela, beti egiten baitute.

Eusko Jaurlaritzak adierazi die Akordio Arautzailea negoziatzeko asmoa. Momentuz ez dago egitasmo zehatzik, baina sindikatuek aukera izango dute gaia aurkezteko eta gure eskubidea defendatzeko .