Lan Akordio berria aurkezten dizuegu, sinatua, EHAAn argitaratzeko zain. Lan Akordio berri honetan ez da erretiro aurreratuagatiko kalte-ordaina agertzen, Adostuzetik eskatzen ari garena.
Akordio horrek ordezkatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen egungo akordioa (185/2010 Dekretua, 2010-07-16ko EHAA).
Erretiroari buruzko akordio horretan, artikulu hau agertzen da soilik:
59. artikulua.- Erretiroak.
Gizarte Segurantzaren sistemaren pean dauden irakasleen borondatezko erretiroa gutxienez hilabete lehenago eskatu beharko zaio Hezkuntza Sailari, izapidea eta ordezkapena behar bezala kudeatzen direla bermatzeko. Pertsona bakoitzaren erantzukizuna izango da Gizarte Segurantzak une bakoitzean ezarritako baldintzak betetzea, dagokion pentsioa jaso ahal izateko. Hezkuntza Sailak izendapena amaituko dio erretiroagatik. Administrazioarekiko lan-harremana amaitzeko eskatu zuen langileari, baina ez du erantzukizunik izango erretiro pentsioaren ondorengo ondorio ekonomikoen gainean, ez eta erretiro-pentsioaren berezko ondorioen gainean ere.