Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baiesten duen 2024ko maiatzaren 21eko epaiaren arabera, haren aurka Kasazio-Errekurtsoa aurkez zitekeen Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurtso hori Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztu zen, eta hark Auzitegi Gorenera bidali zuen. Joan den irailaren 26an, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak pertsonatutzat jo gintuen alderdiak (ADOSTUZ). Gure ustez, onartzeko ebazpena hiru eta bost hilabete arteko epean emango da, hau da, 2024ko abenduaren eta 2025eko otsailaren artean.