Idatziz aurkeztutako galdera 2023-11-22

posted in: Berriak | 0

Pazis Garcia Ortegak (EH BILBU) 2023ko urriaren 26an planteatutako galdera

Dokumentu mota: Idatziz erantzuteko galderak
Nori zuzendua: Ekonomia eta Ogasunaren Sailburuari
Izapidetze organoa: Legebiltzarreko Mahaia
Proposatzailea: Pazis Garcia Ortega
Talde parlamentarioa: EH Bildu
Ekimenaren izenburua:  Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko irakasleei erretiro-primak ordaintzeari buruzkoa

ZIOA

Gaur egun oraindik ez da konpondu unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko irakasleen gatazka, erretiro-adina aurreratu ondoren ukatu egin baitzitzaien gobernuak eta sindikatuek sinatutako akordioan aitortutako prima kobratzea.

2008an hasitako krisiaren ondorengo urteen testuinguruan, langile publikoen lan-baldintzetan hainbat murrizketa egitea erabaki zen, hala nola, soldata-murrizketa, aparteko ordainsaria ez ordaintzea, baimenak kentzea, eta hizpide dugun kolektiboaren kasuan, erretiro aurreratuaren sariaren ordainketa etetea.

Murrizketa gehienak berreskuratu baziren ere, gaur egun oraindik kolektibo horrek ikusten du aurrekontuen legean urtero sartzen dela erretiro aurreratuaren sariaren ordainketa etetea.

Jaurlaritzak ez du gatazka hori konpontzeko proposamenik egin, nahiz eta 2018an EH Bilduren ekimenez legez besteko proposamen bat onartu zen, Legebiltzarrak gobernuari honako hau eskatzeko:

  • Ordainketaren etendura kentzea
  • Eragindako irakasleekin ordainketa-plan bat negoziatzea.

Egun, egoera horretan 4.000 irakasle baino gehiago daude, eta urtero espero dute erretiro aurreratuaren eskubidearen ondoriozko estaldura etetea indarrik gabe uztea.

Irakasle horiek gatazka judizializatu dute, baina erakutsi dute konponbide bat adosteko jarrera beti ukatu zaiela.

Horregatik guztiagatik, galdera hauek egiten ditugu.

IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERAK

  • Gobernuak pentsatzen al du hurrengo urterako indarrik gabe uztea erretiro aurreratuaren primaren ordainketa etetea eta, horrela, aitortuta duten eskubidea betetzea?
  • Hala ez bada, kontuan hartuta lan-baldintzen beste murrizketa batzuk bezala egoeraren araberakoak zirela, orduko krisi-egoerari erantzuteko, eta ostean errekuperatu zirela, egun, zer arrazoi daude administrazioak eta sindikatuek sinatutako akordio batean aitortutako erretiro aurreratuaren saria kobratzeko eskubidea eteten jarraitzeko?
  • Zeren zain dago gobernua erretiro aurreratuaren saria ordaintzeko eta, horrela, sindikatuekin sinatutako akordioa betetzeko?

 

Pedro María Azpiazu Uriartek (Ekonomia eta Ogasuneko Sailburua) 2023ko azaroaren 22an erantzun:

ERANTZUNA, PAZIS GARCIA ORTEGA, EUSKAL HERRIA BILDU TALDEKO LEGEBILTZARKIDEAK, EKONOMIA ETA OGASUNEKO SAILBURUARI EGINDAKO IDATZIZ ERANTZUTEKO GALDERARI. GAIA: UNIBERTSITATEZ KANPOKO IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO IRAKASLEEI ERRETIRO-PRIMAK ORDAINTZEARI BURUZ.

(ERREF.: 12\10\05\03\02201)

Lehenengo galdera dagoeneko erantzunda dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege Proiektuaren testu artikulatuan.

Jaurlaritzak bere jarrera babesten du -bestalde, justizia-auzitegiek askotan egin dutena- arrazionaltasun ekonomiko eta aurrekontu-baliabide nahikotasun arrazoietan, bai eta ekitate-arrazoietan ere, sektore publikoko langile guztiei berdintasunezko trataera eta ezdiskriminatzailea emateko