Adostuz, Euskal Automia Erkidegoko irakasle erretiratuen elkartea, EAJ-PNV alderdi politikoko ordezkariekin elkartu da 2018ko maiatzaren 16an.
EAJ-PNVren aldetik aurkeztu zirenak hauek izan ziren: Legebiltzarkideko Estibaliz Larrauri Anderea eta Euskadi Buru Batzarreko Ana Esther Furundarena Anderea.
Bilera lasaia izan zen eta bertan EAJ-PNVko ordezkariek 2018ko maiatzaren 3an Eusko Legebiltzarrean Ez Legezko Proposamena aprobatu aurretik azaldu eta erabilitako ildo beretik jo zuten.
Eta Parlamentuko saioan agerian utzitakoa berriro ere adierazi ziguten:
- Ez dago diru nahikorik eskatutako indemnizazioen erreklamazioei aurre egiteko.
- Ez dute aitortzen aurrez erretiratutako irakasleei dagokion zorra.
- Gure eskubidea ulertu eta aitortu arren, adierazi digute haien helbururik nagusiena langilego osoaren errekuperazio-ekonomikorako hartu beharreko neurriak
Bilera hartan aurre-erretiroari dagozkion indemnizazioen etetzea baliogabetzeko aukera hauteman zen baina atzeraeraginezko ondoriorik gabe.
Adostuzek, aurretik esandakoarekin ados ez eta, argi esan zuen, gainera, aurrez erretiratutakoen indemnizazioak 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera jubilatutako irakasle guztientzat izan behar dutela, eta jo eta ke jarraituko dugula helburu hori lortu arte lanean.
Adostuzek eskerrak eman nahi dizkie EAJ-PNVko ordezkariei elkarrekin izandako bileragatik, eta defendatzen jarraitzen du zorrak hainbat urtetan ordaintzeko plana, onartutako Ez Legezko Proposamenean jasota gelditu zen bezala