2019ko ekainaren 13an, erreklamazio kolektiboko 1. eta 2. txandan parte hartu zuten 2.195 kideei dagokien Gora Jotzeko Errekurtsoa aurkeztu zen.
Aurkeztutako Gora Jotzeko Errekurtsoari erantzunik eman ez zitzaionez, 2020ko otsailaren 24an Gora Jotzeko Errekurtsoa ebazteko eskaera formal bat bidali zitzaion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordeari.
Gora Jotzeko Errekurtsoari erantzunik eman gabe jarraituz, 2020ko maiatzaren 20an kexa bat aurkeztu zitzaion Arartekoari, gomendioak egin zitzan eta organo eskudunek jarritako errekurtsoak berariaz ebazteko dituzten legezko betebeharrak gogora zitzan.
2020ko ekainaren 1ean, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordearen ebazpen bat jaso zen, 2020ko martxoaren 30ekoa, jarritako Gora Jotzeko Errekurtsoa ezesten zuena. Erantzun hori jasotzean, kexari uko egiteko idazki bat bidali da, Arartekoaren esku-hartzea eskatzeko.
Gora Jotzeko Errekurtsoa ezesteko erantzun honekin, espero izatekoa denez, administrazio-fasea amaitzen da eta administrazioarekiko auzien beste fase judizial bat hasten da, gure abokatuak prestatzen ari direna. Beraz, aurrera jarraitzen dugu erreklamazio kolektiboarekin, epaitegietan fase berri honi hasiera emanez.