Eusko Jaurlaritzak aldez aurretik erretiratutako irakasleekin duen zorraren zenbatespena, idazki bat eman die Adostuzek legebiltzarkideei.
Adostuz-en gure elkartekideei buruz ditugun datuetan oinarritutako estimazioa egin dugu.
Gure ustez, EJren eginkizuna da datu objektiboak ematea. Gobernuaren kalkuluak puztuak dira iritzi publikoaren arbuioa sortzeko.
Irakasleok zorra eskatzen ari gara 2012tik, eta denbora egon da irtenbide bat aurkitzeko. Horren ordez zorra hazten uzten da, gero ordainezina dela argudiatzeko.
3.000 irakaslerekin, egungo soldata-taulekin, akordio arautzailearen arabera 178.62.3765€ lortzen ditugu, hori baita beti mantendu dugun zifra.
Administrazio Orokorreko eta Justiziako kalte-ordainak gehituz gero, Eusko Jaurlaritzaren datuetan oinarrituta, zorra 202.916.597€–koa izango litzateke.
Kalkulu xehatua entregatutako idazkian dago jasota:Zorraren zenbatespena (126-12-2019)