Adostuz, Euskal Autonomia Elkargoko Irakasle Erretiratuen elkartea, Iñaki Arriola Jaunarekin elkartu da, PSE-EEko Lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitzako Kontseilariarekin.
Bilera horretan Adostuzek egoeraren nondik norakoak azaldu zizikion, hau da, elkarteak hasieratik hona eman dituen urrats guztiak, argi utziz ez zela batere beharrezkoa izan iralasleagoaren aurrerretiroari zegozkion indemnizazioak etetea, eta gaur egun ere ez dela inondik inora bidezkoa.
Adostuzek orain arte juridikoki aurkeztutako errekurtsoen aurkezpena egin zuen, eta, horren aurrean, Arriola Jaunak aipatu zuen gure eskarien balizko ezezko ebazpen batek hurrengo aurrekontuen negozioazioetan izango lituzkeen trabak.
Gogorarazi genion Ez Legezko Proposamena onartua izan zen Parlamentuko saioan PSE-EEk aldeko botoa eman ez arren ere, gobernuarekiko zuen konpromezuagatik, negoziazio baten aldeko agertu zela egoera horri behin betiko irtenbidea emateko. Horregatik, ikusten dugu ordua dela hitzetatik ekintzetara pasatzeko eta hurrengo aurrekontuen barruan sartzeko.
Urkullu Jauna Lehendakariarekin hitzordu bat izateko ahaleginak egiteko eskatu genionean horretan siatuko zela adierazi zigun.
Azkenik, adierazi genion Adostuzek buru-belarri lanean jarraitu duela gure helburuak lortu arte, eta hurrengo aurrekontuetan zuzenketa bat sartzen saiatuko dela, onartutako Ez Legezko Proposamenaren ildotik indemnizazioen etetea behin betiko ezabatzeko.
Adostuz elkartetik eskerrak ematen dizkiogu Arriola Jaunari elkarrekin izandako bileragatik. Baina behin eta berriro esaten jarraituko dugu oso beharrezkoa dela urtez urteko ordaintze plan baten negoziazioak martxan jartzea, PSE-EEk Ez Legezko Proposamena onartua izan zen eztabaidan adierazi zuen moduan, eta horrekin batera ez dadila aurrez erretiratutako inongo irakaslerik hortik kanpo gelditu.