Adostuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Irakasle Erretiratuen Elkartea, PSE-EEko Exekutibako Hezkuntza eta Unibertsitateko Idazkaria eta IHOBEko Zuzendari Nagusia den Jesús Losada Jaunarekin bildu da.
Adostuz elkarteak hasiera-hasieratik izan duen ibilbidearen berri eman dio Losada Jaunari eta ordutik hona emandako pausuen berri ere, hura horren jakitun bazen ere.
Losada Jaunak adierazi zigun gure erreklamazio eta eskarien izatearekin bat egiten duela, eta Jose Antonio Pastor bozeramaile parlamentarioa eta haren Alderdia ere bat datozela PNV-rekin lankidetzan duten gobernuaren baitan irtenbidea lortzeko.
Adierazi genion oso garrantzizkoa zela irtenbide horren hasiera 2019 Aurrekontuak izatea, aurtengo azken hiruhilabetean eztabaidatuko baitira. Uda ostean berriro elkartzeko asmoa hartu genuen.
Adostuz elkarteak esker ona agertzen dio Losada Jaunari elkarrekin izandako bileragatik.